Zortzi bikote lehiatuko dira Binakako Txapelketan
Ibai Zabala eta Jose Jabier Zabaleta dira pilota txapelketan berritasun nagusiak. Olaizola II.arekin eta Martinez de Irujorekin osatuko dute bikotea, hurrenez-hurren.
Guztira zortzi bikote izango ditu lehian nor baino nor aurtengo Binakako Txapelketako txapela eskuratzkeo bidean. Zarautzen aurkeztu dute gaur goizean lehia, pilotari guztiak bertan zirela. Berrikuntza nagusien artean, bi pilotari gazte, Ibai Zabala eta Jose Jabier Zabaleta.
Aspek eta Asegarcek launa bikote izango ditu txapelketan. Asperen ordezakaritzan izango dira Martinez de Irujo-Zabaleta, Xala-Barriola, Gonzalez-Zubieta eta iaz irabazitako txapela defendatuko duen Titin III-Merino II bikotea.
Asegarcetik, bestalde, Olaizola II-Ibai Zabala, Arretxe II-Begino, Bengoetxea VI-Beroiz eta Berasaluze VIII-Albisu izango dira lehian.
Final laurdenetako bi itzulitako ligaxkarekin hasiko da txapelketa eta lau onenak finalaurrekoetako fasera sailkatuko dira. Ligaxka horretako bi bikote onenek jokatuko dute final nagusia apirilaren 28an oraindik zehazteke dagoen frontoian.
Lehen partida ostiralean jokatuko dute Xala-Barriola eta Arretxe II-Beginok 22.00etan Najeran.