INFO

Sarpongen kontratua desegitea adostu dute Realak eta jokalariak

Realak eta Jeffrey Sarpongek akordioa lortu dute jokalariaren kontratua bertan behera uzteko. 2014ko ekainaren 30era arte zuen kontratua herbeheretarrak.

Jeffrey Sarpong, artxiboko irudi batean. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Ohar baten bidez Realak jakinarazi duenez, talde donostiarrak Jeffrey Sarpong erdilariarekin zuen kontratua bertan behera utzi du, herbeheretarrarekin akordio batera iritsita.

Taldearen arabera, bi aldeek hala adostuta desegin da kontratua, jokalariak berak eskatuta. Herbeheretara itzultzeko nahia adierazi du Sarpongek.

2010eko abuztuan iritsi zen Sarpong talde donostiarrera eta Hercules taldera utzita joan baino lehen luzatu zuen kontratua, 2014ko ekainera arte.