Onena paper fabrika hutsarazi dute sute baten eraginez
Iruñeko Onena paper fabrika hutsarazi egin dute gaur goizean sute baten eraginez. Luzaideko bidean dagoen lantegian piztutako garrak kontrolpean dituzte suhiltzaileek.
Naiz.info
Iruñea
Paperezko poltsak egiten dituen Onena frabrikako langileak haien lanpostuetatik aterarazi dituzte goizean piztutako sute bat dela-eta. Oraindik ikertzeke daude ezbeharra sortu duten arrazoiak.
Suhiltzaileak eta Polizia Forala bertaratu dira eta garrak arazorik gabe kontrolatzea lortu dutela adierazi du Nafarroako Gobernuak.