60 urteko mendizale bat hil da Hernanin bihotzekoak jota
Ertzaintzak helikoptero bat bidali du Akola parkera, baina ezin izan dute ezer egin eta gizonezkoa bihotzekoak jota hil da.
Naiz.info
Donostia
60 urteko gizonezko bat hil da Hernaniko Akola parkean, Aiako Harrien aldeko zonaldean. Dirudienez, gizonezkoa bihotzekoak jota hil da eta Ertzaintzak helikopteroa bidali duen arren, ezin izan dute ezer egin.
Mendizalearen lagunek larrialdi zerbitzuei abisua eman diete eguerdiko 12.00ak aldera gizonezkoa ez zelako ondo sentitzen. Helikoptero bat hurbildu da, baina bihotzekoak jota hil da mendizalea.