Bengoetxeak eta Beroizek irabazi dute Berasaluze eta Albisuren kontra (17-22)
Bikote nafarrak puntu garrantzitsua eskuratu du Berasaluze eta Albisu gainditu ondoren (17-22).
Naiz.info
Bilbo
Bengoetxea eta Beroizek garaipen oso garrantzitsua lortu dute Berasaluze eta Albisuren aurka (17-22) Bilboko Bizkaia frontoian.
Pablo Berasaluze eta Jon Ander Albisu 5 eta 0 aurreratu dira, baina Oinatz Bengoetxea eta Mikel Beroiz garaiz suspertu dira. Norgehiagoka orekatuta joan da bukaerararte non Albisuk egindako akatsek partida erabaki duten.