Bizkaian jarraitzen du Korrikak
Atzo goizetikan Bizkaian dabil Korrika. Bere amaiera gerturatzen ari zaion ekimenak Bilbon bildu zuen jende gehien. Arrigorriaga eta Kortezubi arteko ibilbidea egingo dute gaur.
NAIZ.INFO
BILBO
Apurka-apurka bere amaierara heltzen ari da Korrika. Beste bi egun eta Baionako kaleek ekimenaren 18. edizioa amaitu dela ospatuko dute.
Bigarren egunez jarraian Bizkaian ibiliko da Korrika. Atzokoan, euskalakari uholde batek hartu zuen Bilbo eta hainbat eragilek aurkara eman zioten elkarri.
Arrigorriaga eta Kortezubi arteko ibilbidea dute gaurkoan korrikalariek.