Hamarnaka kontzertu eta ekitaldi Olatu Talkaren lehen egunean
Hamar jarduera baino gehiago eta hogeita hamarretik gora kontzertuk abiarazi dute Donostian Olatu Talka. Jaialdia igandera arte luzatuko da.
Naiz.info
Donostia
Bretxako inguruetan eman zaio hasiera Olatu Talkari. Eguerdiko 12.00etan abiatu den ekitaldi jendetsua izan da jaialdia abiarazi duena.
Koldo Mitxelena Kulturunearen inguruetan, bestalde, irakurle ugari elkartu da, eta hainbat hizkuntzatan kontatu dituzte mila istorio goizeko 10etatik hasita, eta bihar arte amaituko ez den irakurketa-segida batean, 2.016 minutura iritsi arte.
Musika ere izan da hainbat tokitan, esaterako, Udal Musika Bandak eta Dantza Eskolak eskainitako kontzertuan, Talka Liven edo Dinbi Bandan.
Olatu Talka igandera arte luzatuko da Donostiako hainbat lekutan.