Hiru mila oilasko hil dira Ikaztegietan, granja bateko sutean
Ikaztegietako hegazti granja batean piztutako suteak 3.000 oilasko hil ditu. Oraindik ezezagunak dira ezbeharra sortu duten arrazoiak.
Naiz.info
Ikaztegieta
Sutea bart gaueko 22.30ean piztu da Ikaztegietako baserri baten ondoko hegazki granja batean, Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Tolosa eta Ordiziako suhiltzaileak bertaratu dira eta garrak ordu erdian itzaltzea lortu dute. Suteak, ordea, hegaztiak zeuden pabiloia kiskali du eta 3.000 oilasko hil dira.