Hondarribia garaile Donostian
Gipzukoarrek denboraldiko lehen garaipena eskuratu dute. Urdaibaik bigarren tokian bukatu du Orio eta Kaikuren aurretik.
Naiz.info
Donostia
Ikuskizun bikaina eskaini dute San Miguel Ligako taldeek Donostiako banderan. Haizeak sekulako eragina izan du estropadan eta Hondarribia izan da hoberen baliatzen asmatu duena. Bigarren txandan lehiatu diren aurren, garaipena eraman dute Urdaibairen aurretik.
Bermeotarrak bigarrenak izan dira 9 segundutara eta sailkapen nagusiak Kaikurengandik hiru puntutara kokatu dira. Orio sailkatu da hirugarren tokian eta Kaiku laugarrena izan da. Asteburu honen ondoren, sestoarrek sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute 71 punturekin. Oriok 69 ditu Urdaibaik 68.