Reala 2-0 nagusitu zaio Eibarri Zarautzen jokatutako partidan
Chory Castrok eta Agirretxek egin dituzte Realaren golak Zarauzko Asti futbol zelaian Eibarren aurka jokatu den lagunarteko norgehiagokan.
Naiz.info
Zarautz
Lagunarteko partida jokatu dute gaur Realak eta Eibarrek Zarauzko Asti futbol zelaian. Donostiarrak nagusitu dira norgehiagokan, 2-0eko emaitzarekin.
Txuri-urdinen lehen gola lehenengo zatiko 39. minutuan iritsi da. Chory Castrok aurreratu du Reala. Area ingurutik egindako jaurtiketak atzelari batengan jo du eta baloia sareetara joan da.
Bigarren gola partidaren bigarren zatian heldu da. 58. minutuan Agirretxek Sangalliren jaurtiketaren alderatzea probestuta egin du gola.