INFO

Denbora gehiago eskatu du Ban Ki-moonek Siriako gertakariak ikertzeko

Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak, Ban Ki-moonek denbora gehiago eskatu du Sirian izandako ustezko eraso kimikoa argitzeko, «eman diezaiogun aukera bat bakeari, eman diezaiogun aukera bat diplomaziari», aldarrikatu du Hagan.

Ban Ki-moon artxiboko irudi batean. (Andrew BURTON/AFP)

Ostegunean izan daiteke Ameriketako Estatu Batuen erasoa Siriaren aurka; baliteke Obamaren exekutiboak, eta bere aliatuek, Nazio Batuen Erakundearen ikerketaren emaitza jaso aurretik eraso egitea Al-Assadi. Gaur, NBEren idazkari nagusiak, Ban Ki-moonek «euren lana egiteko denbora» eskatu du.

Hagan egin dituen adierazpenetan Al-Assadi egozten dioten eraso kimikoa ikertzeko denbora eskatu du Banek, «eman diezaiogun aukera bat bakeari, eman diezaiogun aukera bat diplomaziari», esanda.