Ligako lehen garaipena eskuratu du Alavesek (3-0)
Garaipen garrantzitsua lortu du Alavesek Sporting taldearen kontra Mendizorrotzan. Lehen ordu erdian erabakita utzi du partida 2 eta 0 aurreratu ondoren. [Emaitzak eta sailkapenak]
NAIZ.INFO
gASTEIZ
Merezitako eta ondo landutako partida irabazi du Alavesek Mendizorrotzan. Denboraldi honetan lortzen dituen lehen hiru puntuak dira eta emaitzak hasierako zalantzak eta beharriznak uxatuko ditu.
Gasteiztarrek lehen ordu erdian erabakita utzi dute norgehiagoka. Bernardo bere atean egin du gola lehen ordu laurdena betetzera zihoanean eta 29. minutuan berriz, Guzmanek egin du bigarrena. Lasaitasunaren gola partidaren bukarean iritsi da. Totik sartu du 86. minutuan.