Jagoba Terrones preso berangoztarra aske geratu da
Jagoba Terrones preso berangoztarra aske geratu da, zortzi urteko espetxealdiaren ondoren. Amnistiaren Aldeko Batzordeen eta Askatasunaren aurkako auzian zigortu zuten.
Naiz.info
Berango
Amnistiaren Aldeko Batzordeen eta Askatasunaren kontrako auzian zigortu zuten Jagoba Terrones beste zazpi euskal herritarrekin batera, 33/01 sumarioaren baitan.
Zortzina urteko espetxe zigorra ezarri zien Auzitegi Nazionalak auzipetu horiei eta hamar urtekoa Juan Mari Olano eta Julen Zelaraini. Auzitegi Gorenak berretsi egin zituen 2009an zigor guztiak.
Orduztik espetxeratuta egon da Terrones. Castelló II espetxetik goizeko 11.00etan atera da.