Athleticek aise irabazi dio Levanteri eta Realak berdinketa lortu du Valentziaren aurka
Athleticek Levanteren etxean jokatu du eta, 0-4 irabazita, Emakumeen Ligako sailkapenaren lehen postuan jarri da. Realak, aldiz, puntu garrantzitsua lortu du Zubietan, Valentziaren aurka jokatutako partida golik gabe bukatuta.
Bartzelonak igande honetan egiten duenaren zain, Athletic lidergoa eskuratu du, 0-4 irabazi baitio Levanteri bere etxean.
Erika Vazquezek bi gol egin ditu, Joana Flavianok bat, eta bestea Vanessa Gimbertek sartu du, penaltiz.
Garaipen baliotsua izan da zuri-gorriek lortutakoa, Bartzelonarekin batera partidarik galdu gabe zegoen talde bakarra zelako Levante.
Puntu garrantzitsua Zubietan
Reala eta Valentziaren arteko partida golik bukatu da.
Hasi eta berehala, bi taldeak arerioaren atea etengabe bilatzen hasi dira.
15. minutuan, Naiara Beristainek baloi bat jaso du area ertzean, baina Valentziako atezainak gelditu du haren jaurtiketa.
Hamar minutu beranduago, Beristainek berak gola sartzeko aukera berri bat izan gu, eskuinetik egindako erdiraketa bati esker, baina ez du errematearekin asmatu eta kanpora bidali du.
Aurkariak ere hainbat saiakera egin dituzte, baina ondo aritu da Cristina Cornejo atezain txuri-urdina.
Bigarren zatian Valentzia nagusi izan den arren, donostiarrek ondo eutsi diote eta puntu garrantzitsu bat lortu dute.
Hamar puntu ditu sailkapen nagusian Realak.