INFO

Bilbao Basketek irabazi gabe jarraitzen du

Gipuzkoa Basket ezustekoa ematekotan izan da Bartzelonaren aurka, baina azkenean Bilbao Basketek bezala Real Madrilen aurka (92-75), galdu egin du kataluniarren aurka (81-74). [Sailkapenak eta emaitzak]


Bilbao Basketek laugarren porrota jarraian jaso du ACB Ligan. Talde bizkaitarrak 92-75 galdu du Real Madril liderraren aurka eta garaipenik lortu gabe jarraitzen du.

Partida hasieratik Real Madril aurretik jarri da markagailuan. Hala ere, hirugarrne laurdenerarte ez du tarte handirik lortu. Azken bost minutuetan berriz, erabakita utzi du norgehiagoka. Bilbao Basketek ez du Real Madrilen joko bizia gelditzen jakin, eta madrildarrek 17 puntuko aldearekin irabazi dute partida.

Beste alde batetik, Bipuzkoa Basket Bartzelonan irabazteko zorian izan da. Gipuzkoarrek eskua izan dute garaipena eta neurketako hainbat unetan garaipena lortzeko aukerak izan dituzte, baina azkenean kataluniarrak nagusitu dira (81-74).