Athleticek eta Realak galdu egin dute talde kataluniarren aurka
Bartzelonak 1 eta 2 irabazi du Lezaman Athleticen kontra eta Realak 2 eta 1 galdu du Espanyolen zelaian. [Sailkapenak]
NAIZ.INFO
BILBO
Athleticek lehen postuan kokatzeko bigarren aukera galdu du. Zuri-gorriek maila eman dute liderraren kontra, baina Bartzelonak hiru puntuak lortu ditu. Partida bat gutxiago jokatu arren kataluniarrek lau puntuko errenta daukate hirugarren tokian dagoen Athleticekiko.
Beste alde batetik, Realak 2 eta 1 galdu du Espanyolen zelaian. Txuri-urdinek sailkapeneko zortzigarren postuan jarraitzen dute.