Athletic, lehen postuetatik urrun
Zuri-gorriek hirugarren porrota jaso dute jarraian Atletico Madrilen aurka (2-1) eta Emakumezkoen Lehen Mailako sailkapenaren laugarren postura jaitsi dira. Realak berdindu egin du Rayo Vallecanoren kontra (1-1).
NAIZ.INFO
BILBO
Jardunaldiak aurrera egin ahala, Athleticek gero eta zailago dauka denboraldi bukaeran Liga irabazteko borrokan aritzeko. Athleticek Atletico Madrilen zelaian galdu du (2-1) etaaAzken hiru partidak galdu ostean, sailkapeneko laugarren postuan kokatu dira zuri-gorriak. Bartzelonak dagoeneko zazpi puntu tarteko aldea dauka eta gainera, partida bat gutxiago jokatu dute.
Zuri-gorriek galdu egin duten bitartean Realak berdinketa garrantzitsu bat eskuratu du Zubietan Rayo Vallecanoren kontra (1-1).