Realak berdindu egin du Levante Las Planasen etxean (2-2)
Txuri-urdinek bi goleko desabantaila berdintzea lortu dute bigarren zatian. Hala ere, penalti bat hutsegin dute partida hasieran eta irabazteko aukerak izan dituzte.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Realak puntu bat lortu du Levante Las Planas taldearen zelaian bi goletara berdindu ostean. Etxekoak 2 eta 0 aurreratu dira lehen zatian, baina Realak penalti bat huts egin du hasieran eta gainera aurkariak jokalari bat gutxiagorekin geratu dira atezainak txartel gorria ikusi ondoren.
Bigarren zatian partida berdintzea lortu dute txuri-urdinek, baina ezin izan dute hirugarren golik egin eta garaipena erdietsi.
Hurrengo astean Levanteren aurka jokatuko dute Zubietan, klasifikazioko lehen postuetan dagoen talde gogor baten kontra.