Realak berdindu (1-1) eta Athleticek irabazi (0-2)
Txuri-urdinek arauzko denbora betetzera zihoanean egin dute berdinketaren gola Levanteren aurka (1-1). Athleticek berriz, garaipen erosoa lortu du Collerenseren zelaian.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Realak garaipen batekin hasi nahi zuen 2014a, baina azkenean berdinketarekin konformatu behar izan da. Azken unean egin du Realak berdinketaren gola Levante Las Planasen aurka (1-1) Zubietan.
Beste alde batetik, Athleticek irabazi egin du COllerenseren zelaian (0-2). Garaipenarekin lehen postuan dagoen Bartzelona taldearekiko aldea murriztu du. Orain zortzi puntutara geratzen dira kataluniarrak.