Urrutikoetxeak eta Beroizek garaipenik gabe utzi dituzte Ezkurdia eta Zabaleta
22 eta 19 irabazi dute Urrutikoetxea eta Beroizek. Ezkurdiak eta Zabaletak garaipenik lortu gabe jarraitzen dute lau jardunaldiren ostean.
NAIZ.INFO
EIBAR
Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak laugarren porrota jaso dute Binakako Txapelketan. Orain arte jokatutako partida guztiak galdu dituzte.
Eibarren jokatutako partidan Urrutikoetxea eta Beroiz atera dira garaile (22-19). Ezkurdia eta Zabaleta 18-19 jarri dira markagailuan aurretik. Lehen garaipena lor zezakeela ematen zuen, baina hala ere galdu egin dute.