Irujo-Barriola eta Titin-Merino bikoteen garaipenak
Irujo eta Barriolak 22-21 irabazi dute Berasaluze eta Albisuren kontra Bilbon jokatutako partidan. Titin eta Merinok berriz, Bengoetxea eta Ibai Zabalak osatu duten bikotearen aurka gailendu dira Tafallan (22-16).
NAIZ.INFO
BILBO
Berasaluze II-Albisu eta Irujo-Barriola bikoteek oso partida gogorra jokatu dute igande arratsaldean Miribillako pilotalekuan. Norgehigagoka parekaturik heldu da bukaerara eta azkenean Albisuren akats batek Irujo-Barriola bikoteari eman dio garaipena.
Tafallako frontoian jokatu den partidan berriz, Titin eta Merinok irabazi dute (22-16) Bengoetxea VI eta Ibai Zabalak osatu duten bikotearen kontra.