Olaizolak eta Aretxabaletak erraz irabazi dute Astelenan
Aimar bikain aritu da aurrealdean eta Berasluze-Albisu bikotearen kontra lortutako garaipenarekin (22-11) sailkapeneko lehen postuan kokatu dira Olaizola II eta Aretxabaleta.
NAIZ.INFO
EIBAR
Aimar Olaizola eta Aretxabaleta txapelketako lehen postuan kokatu dira Berasaluze eta Albisu erraz gainditu ondoren.
22-11 bukatu da Astelenan jokatu den partida eta Aimar jaun eta jabe izan da.