Irujo eta Barriola Binakako finalean izango dira, Xala eta Zubietari erraz irabazita
Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak Binakako Txapelketako finala jokatuko dute heldu den maiatzaren 4an, Xala eta Zubietari 22-8 irabazi ondoren.
NAIZ.INFO
BILBO
Martinez de Irujo eta Barriola erraz nagusitu dira gaur Bilboko Miribilla pilotalekuan Xala eta Zubietaren aurka jokatu duten partidan. 22-8 gailendu zaizkie urdinak eta, horrenbestez, finala jokatuko dute maiatzaren 4an pilotaleku horretan bertan
Partidan Irujok markatu du diferentzia bereziki, nahiz eta ezker eskua ikutua duen.
Barriolak bere lehen finala jokatuko du Binakako Txapelketan; 2011n sailkatu bazen ere, atzerapena eskatu zuen azken orduko lesio batengatik baina ez zioten onartu eta ezin izan zuen jokatu.
Olaizola II eta Aretxabaleta izango dituzte aurkari Aspekoek.