Fabio Aru izan da indartsuena Montecampioneko aldapetan
Astana taldeko txirrindulari italiarrak irabazi du Giroko 15. etapa. Nairo Quintanak segundu batzuk kendu dizkie sailkapenean aurretik dituen Rigoberto Urani eta Cadel Evansi. [Sailkapenak]
NAIZ.INFO
Liderrak sufritu beharra izan du Giroko 15. etapan. Hala ere, Rigoberto Uranek lehen postuan jarraitzen du eta oraindik minutu bateko abantaila dauka Cadel Evansekiko.
Movistar taldeko Nairo Quintanak 20 segundu kendu dizkie sailkapen nagusian, baina indartsuena Astana taldeko Fabio Aru italiarra izan da.