Kamioiei tiraka presoen etxeratzea eskatu dute Urretxun
Presoen alde antolatutako egunaren baitan, desafio berezia ere egin dute Urretxun, bi lagunek 8.500 kiloko kamioi bana tiraka eraman behar izan baitute.
NAIZ
DONOSTIA
Presoen etxeratzea lortzeko tira egin beharra dagoela irudikatzeko desafio berezia egin dute Urretxuko Gernikako Arbola plazan.
Bi lagunek 20 metrotan zehar 8.500 kiloko kamioi bana tiraka mugitu behar izan dute.
Horrez gain, egun osoko egitaraua antolatu dute: dantzariak, bazkaria, herri kirolak...