David Cameronek ezezkoaren aldekoak zoriondu ditu
David Cameron lehen ministro britainiarrak zoriondu egin ditu ezezkoaren aldeko kanpainakoak, erreferendumean lortutako garaipenagatik. Euskal Herrian goizeko 8.00ak direnean egingo du agerraldi ofiziala.
NAIZ
LONDRES
David Cameroneren lehenengo erreakzioa bere Twitter kontuaren bidez iritsi da. «Ondo borrokatutako» kanpainagatik ezezkoa bultzatu dutenak zoriondu ditu eta Alistair Darling kapinainaren buru ibili den laboristarekin hitz egin duela erantsi du.
Cameronen agerraldi ofiziala Euskal herrian goizeko 8.00ak direnean izango da.
I've spoken to Alistair Darling - and congratulated him on an well-fought campaign. #indyref
— David Cameron (@David_Cameron) September 19, 2014