Berasaluze II eta Zubietaren bigarren puntua
22 eta 21 irabazi dute Retegi BI-k eta Rezustak osatzen duten bikotearen kontra.
NAIZ
Berasaluze eta Zubietak ondo landutako garaipena eskuratu dute Astelenan. Emozioz beteriko partida izan da bukaerararte eta Retegi Bi eta Rezustak ez dituzte gauzak batere errazak jarri.
Partida azken tantuan erabaki da, Zubietari ihes egindako pilotakada bat txapa gainean geratu ostean. Txapelketako bigarren puntua lortu dute Berasaluzek eta Zubietak.