Berdinketarekin amaitu da euskal derbia Zubietan (1-1)
Reala aurreratu da markagailuan bigarren zatiaren hasieran, baina azken minutuetan berdinketaren gola egin du Athleticek.
NAIZ
Realak eta Athleticek bana berdindu dute Zubietan jokatu den euskal derbian. Etxekoak aurreratu dira markagaliuan 55. minutuan, baina Athleticek 88. minutuan partida berdindu du.