Beteranoen txanda Gasteizko jaietan
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatzen da gaur Gasteizen. Horrez gain, kontzertuz gainezka dator larunbata: Loquillo, Zarpazo a Cicatriz, Iheskide, Juantxo Skalari,...
Nekazariak taldeak antolatuta, El Meneito Veterano parte-hartzaile zein ikusle andana biltzen dituen XX. dantza lehiaketa egin dute eguerdian Gasteizen. Blusa eta neska beteranoen eguna ospatzen da larunbat honetan. Bazkaldu eta gero, zezenetara joatea egingo dute Dato eta Florida kaleetan barrena.
Jaietako egun guztietan legez, kontzertuz gainezeka dator larunbata. Gaua iristean, Iheskide eta Zarpazo a Cicatriz taldeak arituko dira unibertsitate inguruko txosnagunean. Foruen plazan Loquillo izango da eta Juantxo Skalari Matxete plazan. Gaztetxean berriz, Altxatu eta Zoo taldeak arituko dira.