Txapeldun ekin dio Bera Berak denboraldiari
Denboraldi osoa aurretik eta lehen kolpean lehiakide izango duen Rocasa kanariarren aurrean lehen titulua irabazita ekin dio Bera Berak. Markagailuan estu, baina partida guztian nagusi izan dira donostiarrak eta Gipuzkoan geratuko da Superkopa, berriz. Bosgarrena dute, laugarrena jarraian.
Superkopa aurten ere Donostian geratuko da Bera Berak Rocasari 18-17 irabazi ostean. Markagailuak estu itxura duen arren, partida osoan izan dira nagusi donostiar neskak eta euren bosgarren Superkopa eureganatu dute, laugarrena jarraian.
Ez da denboraldiko titulurik garrantzitsuena Superkopa, baina aurtengoari ekiteko modurik indartsuena bai. Kontuan izanik, gainera, Rocasa izango duela oker handirik ezean Ligan eta Kopan ere zuzeneko aurkari.
Gasca kiroldegian garaipenarekin ekin diote, beraz, donostiarrek eta denboraldi bikain bati ekiteko indartsu daudela erakutsi dute.