Hiru zauritu izotzak eragindako hainbat istripuren ostean
Hiru pertsona zauritu dira izotzak eragindako istripu desberdinetan. Honen ondorioz, Altubetik Gasteizerako norantzan, autobidea itxi egin dute, auto-ilara luzeak sortuz.
NAIZ
Gaueko hotzak eta izotzak istripu desberdinak sortu ditu Euskal Herriko errepideetan, hiru zauritu utziz. Era berean, Altubetik Gasteizerako norantzan, errepidea itxi behar izan dute eta auto-ilara handiak pilatu dira, Lakuako Segurtasun sailak jakinarazi duenez.
Gutxienez 10 kotxe irten dira errepidetik eta bidea garbitze lanetan ari dira. 09:00tan irekia zegoen berriz ere.