INFO

Olaizola eta Urrutikoetxeak ez diete aukerarik eman Altuna eta Merinori (22-13)

Aimarrek jokoa berreskuratu du (Jagoba MANTEROLA/ ARGAZKI PRESS)

Astebete nahikoa izan dute Aimar Olaizolak eta Mikel Urrutikoetxeak elkar ulertzeko eta, Goizuetakoak bere ohiko erasoko jokoa berreskuratuta, bikote beldurgarria osatzen dutela erakutsi dute, Altuna III.a eta Merinori 22-13 irabazita.

Ondo orekatutako bikoa da Aspekoa, baina partidak Aimarrek ezker gantxoa martxan ipini duen artean iraun du. Bosnakako berdinketatik aurrera, aurrelari nafarra bikain aritu da erasoan, Urrutikoetxeak ez dio inolako aukerarik eman Altunari jokoan sartzeko eta 10-2ko partzial batekin partida hautsi dute.

Saiatu arren, Aspekoei ezinezkoa egin zaie aurkariengan ahulgunerik topatzea eta Olaizola eta Urrutikoetxeak txapelketako bigarren puntua eskuratu dute