Angela Merleken bulegoa itxi dute hainbat orduz, pakete «susmagarri» bat zela-eta
Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren bulegoa itxita izan dute hainbat orduz, bertan pakete susmagarri bat zegoela-eta. Poliziak baieztatu du alarma faltsua zela.
NAIZ
BERLIN
Poliziak itxi egin du hainbat orduz Angela Merkel kantzilerraren bulegoaren kanpoaldea, bertan pakete «susmagarri» bat topatu ondoren.
Reuters agentziak dioenez, lekuko batek adierazi du bulegoaren ondoan lau plastikozko kaxa hori zeuden.
Polizia federalak, ordea, paketean ez zegoela ezer susmagarririk baieztatu du.