Emma Johansson-ek irabazi du Emakumeen Bira
Txirrindulari suediarrak bigarren aldiz irabazi du Emakumeen Bira, 2013an ere gailendu baitzen Johansson. Megan Guarnier-ek irabazi du azken etapa.
NAIZ
Emma Johansson, Wiggle High 5 taldeko txirrindulari suediarrak irabazi du Emakumeen Bira. Johansson bosgarren postuan saiilkatu da Portugaleten hasi eta bukatu den laugarren eta azken etapan.
Esprintean erabaki da garaipena eta Megan Guarnier estatubatuarra izan da azkarrena. Boels Dolmans taldeko txirrindularia bigarren postuan geratu da sailkapen nagusian. Ashleigh Moolman (Cervelo Bigla) hegoafrikarra izan da hirugarren sailkatua.
Ane Santesteban gipuzkoarra izan da lehen euskalduna eta GARAk babestutako maillot-a bereganatu du. Alé Cipollini talde italiarreko txirrindularia da Santesteban.