Bengoetxeak Artola gainditu du eta finalerdietara pasa da (22-8)
Oinatz Bengoetxeak garaipen erraza lortu du Iñaki Artolari 22-8 irabazita eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara pasa da. Bihar ezagutuko du aurkaria.
NAIZ
DONOSTIA
Donostako Atano III pilotalekuan bart jokatu den partidan erraz gailendu zaio Oinatz Bengoetxea Iñaki Artolari.
Partidaren hasiera nahiko orekatua izan da eta Artola hasieran aurretik jarri da (0-3). Zortzinako berdinketaren ondoren, Bengoetxeak bere eskarmentua baliatu du Artolari irabazteko.
Leitzarra finalerdietarako sailkatu da. Bihar Bilbon Urrutikoetxea eta Ezkurdiaren arteko partidan irabazle ateratzen dena izango du aurkari.