43 urteko urpekari zumaiar bat zendu da Deban
Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Mendatako lurmuturreko hondartza txiki batean, uretan flotatzen. Hildakoa 43 urteko urpekari zumaiar bat da.
NAIZ
Deba
Debako Itsaspe auzoan dagoen Maendatako lurmuturrean gizonezko baten gorpua aurkitu dute, itsasoan flotatzen. 16:30ak aldera Ertzaintzak abisua jaso du eta bertaratu egin da gorpua erreskatatzeko asmoz.
Hildakoa, Zumaiako 43 urteko urpekari bat da.