Unipapelen itxieraren aurkako elkarretaratzea egin dute Tolosan
Unipapel enpresaren jabe den Springwater inbertsio funtsak Adunako lantegia ixteko agertu duen asmoaren aurkako elkarretaratzea egin dute Tolosan.
NAIZ
DONOSTIA
Tolosako Triangulo plazan bilduta, Unipapel enpresaren Adunako 70 lanpostuak arriskuan daudela ohartarazi dute.
Astelehenean jakinarazi zuten ELA eta LAB sindikatuek Springwater inbertsio funtsak Aduna, Logroño eta Madrilgo lantegiak ixteko asmoa duela, enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztuta.