Ondarroa eta Ares San Miguel Ligan arituko dira hurrengo denboraldian
Ondarroa eta Ares arituko dira San Miguel Ligan datorren denboraldian maila galdu duten Zumaia eta Portugaleteren tokia hartuz.
NAIZ
PORTUGALETE
Portugaleten jokatu dute San Miguel Ligarako play off-en bigarren jardunaldia. Ondarroa eta Ares izan ziren bizkorrenak atzokoan, eta traza bera mantendu du igande honetako estropadak ere.
Hori hala, eurak izango dira datorren denboraldian San Miguel Ligan lehiatuko diren bi ontziak. Maila galdu dutenak, berriz, Zumaia eta Portugalete. Azken hauek azken postuan amaitu dituzte play off-ak.