Hiru eguneko dolua ezarri dute Kairon izandako erasoa dela-eta
Egiptoko lehendakari Abdelfatah al-Sisik hiru eguneko dolua ezarri du Kairon izan den atentatuaren ondoren. Gutxienez 23 lagun hil dira koptoen katedralaren aurkako erasoan.
naiz
KAIRO
«Terrorismoak koptoei eta musulmanei eraso egin die eta Egiptok indartsuago bilakatu nahi du gertakari hauen aurrean», esan du Abdelfatah al-Sisi Egiptoko lehendakariak ohar batean.
Koptoen katedralaren aurkako erasoak 23 hildako utzi ditu Kairon eta 49 zauritu, Gobernuaren azken datuen arabera. Al-Sisik esan du egileak zigortuko dituela. Oraingoz inork ez du bere gain hartu atentatua.