INFO

Hilaren 23an jakinaraziko duten epaiaren zain gelditu da Jon Palaisen aurkako auzia

Zerga iruzurra salatzeko 2015ean BNP Paribas bankuaren Parisko bulego batetik aulkiak lapurtzea egotzita, gaur epaitu dute, Akizen, Jon Palais Bizi! mugimendu ekologistako kidea. Hilaren 23ean jakingo da epaia.

Jon Palais, Akizeko auzitegiaren atarian. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Bi ordu baino gutxiago iraun duen saioaren ondoren, epai zain gelditu da Akizen Jon Palaisen aurkako auzia. Hilaren 23an jakinaraziko dute erabakia.

Fiskalak Mediabask-i jakinarazi dionez, litekeena da epaileak auzia artxibatzea. Hala gertatuz gero auzia itxi egingo dela gaineratu du, beste erabakirik hartuko ez duela azalduz. Fiskalaren arabera, Palaisen hatz-markak jasotzeko prozedura ez zen egoki egin.

Epaitegiaren kanpoaldean elkarretaratze jendetsua egin dute Palaisi babesa adierazteko.

Beste banku batzuetan egin bezala, zerga iruzurraren aurka protesta egiteko BNP Paribasen Parisko bulego batean sartu eta hainbat aulki ebatsi zituen Palaisek.