Hibaikak irabazi du Euskotren Ligako lehen estropada
Euskotren Ligako lehen estropadan Hibaika izan da azkarrena, ustekabean, San Juan, Orio eta Arraun Lagunak-en aurretik. Hernanik bosgarren egin du eta, horrenbestez, bihar arte itxaron beharko da ligako hurrengo estropadetan zein lau traineru lehiatuko diren erabakitzeko.
NAIZ
Hibaikak ezustekoa eman du eta V. Orio Kanpina Bandera eskuratu du gaur arratsaldean Euskotren Ligako lehen estropadan. 10:37:12ko denbora egin du. Hiru segundura sartu da San Juan eta haren atzetik Orio, hirugarren.
Arraun Lagunak taldeak eman du beste ustekabekoa, izan ere Hernaniri aurrea hartu baitio eta laugarren sailkatu da.
Horrenbestez, bihar erabakiko da Donostian zein lau traineruk jarraituko duten Euskotren Ligaren hurrengo estropadetan.