Valtonyc rap abeslariak zentsurari buruzko mahai-inguru batean parte hartzea debekatu du EHUk
EHUren Leioako kanpusean egiten ari diren ‘Kantatzen duten herriak’ jardunaldien baitan, zentsurari buruzko mahai-inguru batean Valtonyc rap abeslariaren parte-hartzea ekidin nahi izan du unibertsitateak, baina ekitaldia amaitutakoan izan dute irakasleek debekuaren berri.
Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako kanpusean ‘Kantatzen duten herriak’ musikari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte. Gaur goizean zentsura eta musikari buruzko dokumentala eta mahai-inguruak zeuden antolatuak.
Gerard Escuer zinema zuzendariaren ‘Tijera contra papel, historia de la nueva censura’ dokumentala proiektatu ostean, ‘Valtonyc’ ezizenez ezaguna den Josep Miquel Arenas, Gerard Escuer, La Chula Potra eta Cesar Strawberry aritu dira Gizarte eta Komunikazio Zientzietako auditorioan zentsurari buruz hizketan.
NAIZek antolatzaileen iturrietatik jakin duenez, unibertsitateak Valtonyc rap abeslariaren parte-hartzea debekatu du, baina irakasleek ekitaldia egin ostean jakin dute horren berri. Beraz, bideokonferentziaz egin du ekarpena Arenasek, Belgikako erbestetik.
Euskal Herriko Unibertsitateak @upvehu debekatu egin du @valtonyc rap abeslariak mahainguru batean parte hartzea.
— Entzun! (@entzuner) 12 de diciembre de 2018
Josep Valtonyc, Gerard Escuer, La Chula Potra eta Cesar Strawberry aritu dira Leioan Zentsurari buruz hizketan. pic.twitter.com/ohUYNKfnPB
PPk eta Covitek salatu dute Arenas eta Strawberry parte hartzera gonbidatu izana.
Bihar jarraituko dute musikari buruzko jardunaldiak.