Gastronomia eta Aratusteak bat eginik plaza Barrian
Igande goizean Aratusteetako VIII. Pontxe eta Torrada lehiaketa ospatu da. Eguraldiak lagunduta, eta giro ezinhobean, 80 partehartzaile baino gehiago batu dira plaza Barrian.
Ohiturari jarraituz, igande goizean Aratusteetako VIII. Pontxe eta Torrada lehiaketa ospatu da plaza Barrian. Eguraldiak lagunduta, eta giro ezinhobean, 80 partehartzaile baino gehiago batu dira, gozogile, tabernari, konpartsa zein norbanakoen artean.
Bilbotarrak paregabekoak direla erakutsi dute errezeta tradizional horiek prestatzen, inoiz baino maila altuagoa ekarri baitute. Bilboko Konpartsen lantalde gastronomikoko kideek eta epaimahaian parte hartu duten Bizkaiko Gozogileen Alkarteko kideek, sukaldariek eta Jai Batzorde Mistoko ordezkariek lan latza eduki dute epaimahai lanak egiten.
Hala, honako hauek izan dira aurtengo sarituak:
TORRADAK
-Herrikoia
Kremazkoa - 1. saria: Vid Varanda. - 2. saria: Pa Ya. - 3. saria: A lo loco.
Ogizkoa - 1. saria: Txinbotarrak. - 2. saria: Aritza Gabiria. - 3. saria: Mamiki.
-Ostalaritza
Kremazkoa - 1. saria: Bizkarra. - 2. saria: Gaztelugatxe (Bermeo). - 3. saria: La Olla.
Ogizkoa - 1. saria: Cervecería Arbolantxa. - 2. saria: Aitziar. - 3. saria: Café Bar Bilbao.
PONTXEA
-Herrikoia - 1. saria: Sin Romi. - 2. saria: Kaixo. - 3. saria: Kale Dor Kayiko.
-Ostalaritza - 1. saria: Zamakona. - 2. saria: Café 2002. - 3. saria: Urkia.
Pontxe eta torrada banaketa
Plaza Barrira hurbildu direnek Residence Caféko kideek prestatutako pontxe berezia doan dastatzeko aukera izan dute. 2013ko Aratusteetan Farolin izan zen Manu Iturregi tabernari ezagunaren ostatuak sagarraz eta ginebraz eginiko pontxe hotz berezia eskaini du aurten.