INFO

Adimen Artifiziala eta zinema


Adimen artifizialaren iritsiera zinemaren mundura azken hamarkadetako iraultzarik esanguratsuenetako bat da.

Ukaezina da AA-k ate berriak ireki dizkigula, baina botere harrigarri horrek arrisku sakonak gordetzen ditu: erantzukizunez gidatu ezean, sormenaren magia galdu daiteke, eta algoritmoen mendean gelditu liteke gizakiaren sorkuntza guztia.

Zinema, oroz gain, giza adierazpenerako modu bat da, eta sormenezko funtzio gehiegi algoritmoen esku uzteak lan zinematografikoen ezaugarri diren benetakotasuna eta emozioa lausotu litzake. 

Euskal Herrian, esaterako, Euskal Herriko Bikoizleen Elkartea EITBk ezarri nahi duen adimen artifizialeko erremintaren aurka azaldu da. Erreminta sei hizkuntzatan transkripzioa, azpidazketa, itzulpena eta bikoizketa egiteko gai da. Bikoizketa-prozesua osatzen duten profesionalak ordezkatzea helburu duen edozein tresna edo teknologiaren aurka agertu dira.

Nazioarteko gidoilariak ere ez daude oso pozik eta honen erabilera arautzeko eskatzen ari dira. Sortzaile asko beldur dira bere lana baimenik eta konpentsazio ekonomikorik gabe erabili ahal izango ote duten. 

Premiazkoa da araudi argi eta orokor batzuk ezartzea zinemako adimen artifizialaren erabilera mugatzeko. Kontua ez da berrikuntza geldiaraztea; baizik eta bermatzea aurrerapen teknologikoak ez dituela balio artistikoak, egile-eskubideak eta lan-baldintzak irentsiko.