EHBT 2026 (XII) Miarritzeko saioko laburpena
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Amaitu da Euskal Herriko bertsolari txapelketako finalaurrekoen lehen itzulia. 17 bertsolari pasa ziren bigarren fasera, pasa den txapelketako 7 finalistak gehitu zitzaizkien bidera eta orain, pasa den larunbateko Miarritzeko saioaren ostean, 24tik 18k egin dute aurrera.
Finalaurrekoetarako txartela zuzenean eskuratu zuten Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze eta Julio Sotok, bakoitzak bere saioa irabazteagatik, baina adi, finalerako txartela garestiagoa baita: bi itzulietako puntuaketa batu egingo baitira eta horren arabera egingo baita sailkapena. Puntu batuketa altuena duten 7 bertsolariak ariko dira kantuan abenduaren 20an Iruñeko Nafarroa Arenara, Maialen Lujanbio 2022ko txapeldunarekin batera.
Miarritzen ospatu zen lehen itzuliko azkena. Julio Soto gailendu zen 733,5 punturekin. Bigarren, Sustrai Colina, 713 eta Hirugarren Maddi Ane Txoperena, 682. Lehen hiruek lortu zuten bigarren itzulirako sailkatzea. Laugarren, eta bigarren fasetik kanpo, Oier Etxeberria, 672.5; bosgarren puntuazio berarekin Maddalen Arzallus eta azkenik Andoni Rekondo, 660.
Donostia, Gasteiz eta Bilbo
Larunbat honetan, lehena, Donostian. Bertan ariko dira kantuan: Agin Laburu, Aitor Mendiluze, Aner Peritz, Joanes Illarregi, Julio Soto eta Saioa Alkaiza. Datorren larunbatean, azaroaren 28an, Gasteizen Aitor Bizkarra, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Maddi Ane Txoperena, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina. Eta abenduaren 5ean, Bilbon, Alaia Martin, Amets Arzallus, Miren Artetxe, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Xabat Illarregi. NAIZ Irratiak zuzenean eskainiko ditu saio guztiak.