01 FéV. 2025 - 05:38h Bakailao brickak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat6 brick ore. Betegarria: 250 g bakailao gazi, 2 baratxuri ale, 250 ml esne-gain, 250 ml esne, olioa, gatza. Piperrak: tipula bat, 150 g pikillo piper, olioa, gatza. Zailtasuna 3 Bakailaoari gatza kentzeko:1. Bakailaoari gatza kentzeko, 36 orduz ur hotzetan beratu. 2. Tarte horretan ura lau aldiz aldatu behar dugu. Lehenengo bi aldaketak zortzi ordutik izango dira, eta beste biak hamar ordutik. Atera eta ondo lehortu.Betegarria:1. Eltze batean baratxuriak osorik olio zurrusta batekin erregosi. Baratxuriak atera.2. Beste eltze batean esnea, bakailaoa eta baratxuriak 8 minutuz egosi, su eztitan. 3. Irabiagailuarekin nahasi. Esne-gaina apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz bota. Hozten utzi.Piperrak:1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi.2. Piperrak tiratan moztu. Tipularekin batera jarri eta erregosi. Gatza bota.Bukatzeko:1. Orea erditik moztu. Gainean betegarria jarri.2. Ertzak arrautza zuringoarekin busti eta ondo itxi.3. Brickak labe beroan erre, gorritu arte. 4. Baratxurien olioa irabiagailuarekin nahasi.Plateretan brickak jarri eta saltsa tirekin eta piperrekin lagundu.