31 MAI 2025 - 05:03h Zamburiñak beteta GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao FRIJITUTAOsagaiak 4 lagunentzat12 zamburiña, tipula erdia, azenario erdia, porru laurdena, 40 g irin, 350 ml esne, koilarakada bat saltsa tomate, olioa, gatza, irina, arrautza, ogi birrindua. Zailtasuna 21. Zamburiñak oskolatik atera eta haragia txikitu.2. Txikitutako tipula eta porrua oliorekin erregosi.3. Txikitutako azenarioa gehitu eta erregosi.4. Zamburiñak eta saltsa gehitu eta arin erregosi.5. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Egosi, su eztitan, hiru minutuz. Behar adina gatz bota eta hozten utzi.6. Oskolak bete eta hozten utzi. Ogi birrindutik, arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.7. Zartagin batean olio ugari berotu eta muskuiluak frijitu. LABEANOsagaiak 4 lagunentzat12 zamburiña, 4 otarrainxka, 2 tipula, perrexila, ardo zuria, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Zamburiñak oskolatik atera eta haragia lau zatitan moztu. Otarrainxkak zuritu eta txikitu.2. Txikitutako tipula oliorekin erregosi. Zurrusta bat ardo bota eta egosi.3. Tipula, txikitutako perrexila, zamburiñak eta otarrainxkak nahastu. Oskolak bete eta ogi birrindu pixka bat bota.4. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 8-10 minutuz.