06 SEPT. 2025 - 05:12h Betetako txerri solomo burua GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat800 g txerri solomo buru, 3 baratxuri ale, 3 piper berde, 100 g gazta fresko, 80 g hirugihar, 150 ml ardo zuri, 200 ml salda,olioa. Zailtasuna 2 1. Zerrendatan moztutako baratxuriak olioarekin erregosi.2. Piperrei haziak kendu, gehitu eta arin erregosi.3. Txikitutako hirugiharra gehitu eta arin erregosi.4. Solomoa zabaldu, liburuaren itxura ematen. Gainean piperra eta gazta jarri, bildu eta kordel batekin lotu. Gatza bota.5. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta solomoa gorritu.6. Azpil batean solomoa eta ardoa jarri. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 15 minutuz.7. Labearen tenperatura 180 gradutara jeitsi, salda bota eta beste 35-40 minutuz erre.BIGARREN ERA Osagaiak 4 lagunentzat800 g txerri solomo buru, 150 g azenario, 3 piper pikillo, 50 g gazta urdin, 150 ml garagardo, 200ml salda, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Azenarioa zuritu, zatitu eta egosi.2. Solomoa zabaldu, liburuaren itxura ematen. Gainean barazkiak eta gazta jarri. Bildu eta kordel batekin lotu. 3. Solomoa, garagardoa eta salda labe beroan sartu, 200 gradutan, 15 minutuz. 4. Labearen tenperatura 180 gradutara jeitsi, salda bota eta beste 35-40 minutuz erre.