GAIAK

Garbantzuak hirugiharrarekin

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, kombu alga zati bat, tipulina bat, 2 baratxuri ale, 300 g tomate, 200 g hirugihar, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Garbantzuak eta alga bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu.
2. Presio-eltze batean garbantzuak,  alga, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Xukatu eta 200 ml salda gorde.
3. Txikitutako tipulina eta baratxuriak olioarekin erregosi.
4. Zatitutako hirugiharra gehitu eta arin erregosi.
5. Tomateari azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiei tomatea gehitu eta erregosi.
6. Garbantzuak eta salda barazkiekin batera jarri eta 5 minutuz egosi.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, kombu alga zati bat, 2 arrautza gorringo, 70 g Parmako gazta birrindu,  100 g hirugihar, olioa, gatza, piperbeltz beltza.

Zailtasuna                             2

1. Garbantzuak eta alga beratu. Xukatu eta urarekin garbitu.
2. Presio-eltze batean garbantzuak,  alga, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Xukatu.
3. Zatitutako hirugiharra olioarekin arin erregosi.
4. Garbantzuak sartu eta arin erregosi.
5. Gazta, piperbeltz beltza eta gorringoak nahastu. Garbantzuei gehitu eta berotu, su oso eztitan.