«Bi bihotzekin egin dudan lehen diskoa. ARKITEKTURA aro berria». Iragarpen bikoitza egin du Izaro Andres musikariak bart: disko berria, abendurako, eta bere bizitzan etapa berria: haurdunaldia.
Bi bihotzekin egin dudan lehen diskoa.
— Izaro Andres (@IzaroAndres) February 9, 2026
El primer disco que he hecho con dos corazones.
凉
ARKITEKTURA aro berria · nueva era IZARO teaser https://t.co/1gSnJegL8s vía @YouTube
Sare sozialetan aurreko egunetan tantaka aurreratzen joan zen aro berri honen iragarpena TVEeko ‘La Revuelta’ saioan egin du mallabiarrak. Bere haurdunaldia ere partekatu nahi izan du publikoarekin, eta horretaz mintzatu da lehendabizi; ia zazpi hilabeteko dagoela esan du, baita neskatoa izango dela ere. Abesterakoan ere haurdunaldiak eragiten diola aitortu du, ez sormen alorrean, baina bai abesterako orduan, diafragmaren gorabeherak tarteko.
Disko berria, ‘Arkitektura’, heldu den abenduan kaleratuko du, eta horrekin batera bira berria abiatu 2027ko urtarrilaren 23an, Irungo Ficoba aretoan. Dagoeneko jarri dituzte sarrerak salgai, 49,50 euroan. Programan parte hartu baina minutu batzuk lehenago egin zuen publiko disko berriaren promozio bideoa. Amaren sabelean dagoen haur baten bihotzaren taupadekin batera, ‘Harria, egurrak, sokarekin tira, sekula ez da ezer eraiki soilik egonaz begira’ hitzak entzuten dira, naturari, bizitzaren sorrerari eta bertatik eraikitzeari erreferentzia eginez.
Izaroren ustez, gizarte bezala «une kritiko batean gaude» eta «edertasunaren, bizitzaren eta duintasunari buruz dugun kontzeptua irregular dago. Gure seme-alabentzat mundu hobe bat behar dugula asko esaten dugu, baina uste dut denok ume txikiak behar ditugula. Denok engranaje bat gara».

Haurdunaldiarekin batera ondutako disko berria iragarri du Izarok abendurako

Revolución tecnológica en el deporte: la influencia de la IA
Arrosatik Idauze-Mendira, 30 urteko ondareari bide eginez

«Bikaintasuna birdefinitu beharko litzateke, zientzia bizigarria egin»
